Mezuak

Apple etiketa duten argitalpenak ikusgai

Publizitatea eta produktuen prezioa

Sarri entzuten dugu, produktu bat bestea baino garestiagoa dela nahiz eta azken finean gauza berbera izan eta funtzio berbera bete. Jende askok ez daki honen zergatia. Arrazoi nagusiena produktu horren markak publizitatean eginiko inbertsioa da.  Esaterako, autoen munduan murgilduz; Renault taldeko eta VAG taldeko markako ezaugarri antzekoak dituzten autoen konparaketa eginaz (kalitatea alde batera utzita), ikusi daiteke bataren prezioa bestearen ia bikoitza dela. Ondoren, publizitatean eginiko inbertsioari begiratu eta hor ere ikusten da batak bestearen ia bikoitza inbertitzen duela publizitatean, Renault taldeak 31 milioi euro eta VAG taldeak 61 milioi euro.  Berdina gertatzen da mugikorrekin, esaterako, Apple markako mugikor bat Xiaomi mugikor batekin konparatzen baduzu, Appleren prezioa hirukoitza dela ikusi daiteke. Eta ondoren inbertsioak begiratzen badituzu, Apple, Espainia mailan gehien inbertitzen duen enpresa da 1800 milioi euroko inbertsioak eginez. Ordea...