Publizitatea eta produktuen prezioa

Sarri entzuten dugu, produktu bat bestea baino garestiagoa dela nahiz eta azken finean gauza berbera izan eta funtzio berbera bete. Jende askok ez daki honen zergatia. Arrazoi nagusiena produktu horren markak publizitatean eginiko inbertsioa da. 

Esaterako, autoen munduan murgilduz; Renault taldeko eta VAG taldeko markako ezaugarri antzekoak dituzten autoen konparaketa eginaz (kalitatea alde batera utzita), ikusi daiteke bataren prezioa bestearen ia bikoitza dela. Ondoren, publizitatean eginiko inbertsioari begiratu eta hor ere ikusten da batak bestearen ia bikoitza inbertitzen duela publizitatean, Renault taldeak 31 milioi euro eta VAG taldeak 61 milioi euro. 

Berdina gertatzen da mugikorrekin, esaterako, Apple markako mugikor bat Xiaomi mugikor batekin konparatzen baduzu, Appleren prezioa hirukoitza dela ikusi daiteke. Eta ondoren inbertsioak begiratzen badituzu, Apple, Espainia mailan gehien inbertitzen duen enpresa da 1800 milioi euroko inbertsioak eginez. Ordea, Xiaomi ez da inbertsore nagusien zerrendan sartzen.

Honekin guztiarekin ikusten da enpresa bakoitzak bere harreman publikoen sailari ematen dion garrantzia. Gehien inbertitzen duten enpresak bezeroen bila joaten dira, eta aldiz, gutxien inbertitzen dutenen kasuan, bezeroak beraien bila joatea nahi dutela dirudi. Horrek ez luke horrela izan behar, zure enpresaren irudia ez duzulako lantzen eta horrez gain, bezeroarekiko duzun ardura erakusten duzulako ekintza horiekin.

Apple marka oso eredugarria da, izan ere jendearen aurrean “postureo” moduko bat piztu duelako bere markaren logoarekin, norbaitek hozkada egin dion sagarrarekin. Sarritan ikusi daiteke Instagram, Facebook eta bestelako sare sozialetan jendeak ispilu aurrean ateratako argazkietan mugikorreko logoa. Honekin ere jendea ohartu gabe publizitatea egiten ari da.

Azkenik, marka hauen arerio direnek askotan esaten dute produktu horiek duten prezioarekin beste marka bateko bi erosi ahal direla, baina, bezeroak produktu horren prezioa bere benetako balioarekin lotzen badu eta egokia dela iruditzen bazaio, erosketa hori gauzatu egingo da. Salerosketa bat ez da gauzatzen, bietako batek nahi ez badu.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta