Publizitatea eta Kirola


Gaur egun, kirol talde denek dute publizitate bidezko finantzazio iturri bat. Esaterako, Unicef, Qatar foundation eta bestelako gizarte ekintzak futbol talde askotan ikusi daitezke. Baina jendeak ba al daki hauek benetan zertara dedikatzen diren?

Bati baino gehiagori Unicef zer den galdetzean, Bartzelonako Futbol Taldea babesten duen elkartea dela erantzungo dizu. Besteren batek ordea, Afrikan umeei laguntzen dien elkarte bat dela. Baina, benetan zer da Unicef?

Unicef, 1950ean Nazio Batuen Erakundeak sortutako elkarte bat da. Bere helburu nagusia, Bigarren Mundu Gerraren ondoren haur eta amei babesa eta laguntza ematea zen. Gaur egun, muturreko pobrezia dagoen herrialdeetan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Bere helburuak aldatu egin dira orain, eta bost gai hauek jorratzen dituzte gaur egun; Haurtzaroaren biziraupena eta garapena, Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna, Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea, HIESa eta haurrak, eta Haurren eskubideen zaintza politikak.

Azken urteetan,  hainbat arazo izan ditu elkarte honek, izan ere azpi joko salaketa ugari izan dituelako. Elkarte honek ez du esan inoiz zenbat diru irabazi duen, horrez gain, urtetik urtera, boluntario gehiago eskatzen dituzte dohainik lan egiteko. Baina hori al da arazoa? Ez. Unicefen agintzen dutenek izugarrizko dirutza irabazten dute honen kontura. Milioidun pertsonak bezela bizi dira beste batzuen miseria eta bihotz oneko jendearen lanaz baliatuta. 

Batek baino gehiago galdetuko du: Eta zertara dator hau Harreman Publikoez hitz egiten ez badu? Hona hemen erantzuna; Horrelako ekintzen ondorioz, Unicefen izen ona zikindu egiten da, horrek ekartzen dituen ondorio guztiekin. Estaterako, donazioak egiten dituen jendea, kasu honetan "bezeroa" bere asmo onari esker pertsona talde bat aberasten ari dela ohartuko da. Bere erabakia, donazio gehiago ez egitea izango da eta honekin bezero baten galera etorriko da. Horrez gain, boluntarioak ere gutxiago izango dira eta etorkizun batean bezero izango zirenei iritzia aldaaraziko diete ekintza hauek. Ondorioz, bere inguruko publizitate txarra zabalduz.

Elkarte honen goiko aldean dauden pertsonei esker, munduko herrialde pobreenean bizi den jendeak ordaintzea lortuko da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta