Mezuak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Irudia
Durangoko Azokako stand bakoitzean zein musika talde egongo ziren begiratzen ari nintzela, talde batek egingo duen ekintza batek atentzioa deitu dit, Huntza taldeak.  Talde gazteak bi kantuz osatutako bere bigarren diska aterako du, "Lumak" deiturikoa. Bertan lortutako dirua ASPANOGI elkartearentzat izango da. Talde honek ekintza honekin irudi ona erakusten du. Izan ere, ASPANOGI elkarteak, minbizia duten umeei laguntzen dio.  Berri hau albisteetan atera zen duela aste batzuk, baina, nik behintzat ez nuen Durangoko Azokan egingo zutenaren berri. Ekitaldi honetan eginda, bertara joango den jendeak hori jakiteaz gain, hedabideak ere han egongo direnez, bertan ere ateratzeko aukera izango dute eta oraindik eta jende gehiagorengana helduko da mezua. Harreman Publikoetan ona izateko ezaugarrietako bat irudi ona izatea da, horrexegatik aukeratu dut berri hau blogeko sarrera honetarako.

Invictus pelikularen azterketa

Irudia
Invictus Fitxa Teknikoa: Titulua: Invictus, urtea: 2009 , aktoreak: Morgan Freeman, Matt Damon, zuzendaria: Clint Eastwood, gidoilaria: Anthony Peckham Gaia: Hego Afrikako estatuaren trantsizioan Nelson Mandelak izandako garrantzia Sinopsia: Invictus kirola eta politikari buruzko Clint Eastwoodek 2009an zuzendutako filma . Rol nagusietan Morgan Freeman ( Nelson Mandela ) eta Matt Damon aktoreak lan egin zuten. Matt Damon Hegoafrikako errugbi selekzioaren kapitainaren rola jokatu zuen eta Morgan Freemanek Nelson Mandelarena, Hegoafrikako presidentearen rola jokatu zuen. Istorioa John Carlin idazlearen liburu batean oinarrituta dago: Playing the Enemy: Nelson Mandela and the Game That Changed a Nation. Filma benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopa, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean. Protagonista: Nelson Mandela (Morgan Freeman) Generoa: Gizona, adina: 76

Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna A25

Irudia
Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko EgunaA25 Jakingo   duzuen bezala, aurreko larunbatean, hilak 25, Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatu zen. Nik gaur egindako sarrera honetan, ez dut zuzenean emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo, baina bai hainbat kasuez.  Jakina da aurreko astean Zamorako (Gaztela Leon) kaleetan emakumeen indarkeriaren aurka eginiko kanpaina. Bertan esaldi guztiz matxistez baliatuz honen aurkako kanpaina egiteko saiakera egin dute. Nire ustez hau sekulako kontraesana izateaz gain, guztiz kaskarra iruditzen zait. Zamorako udaletxea Espainiar estatu guztian ezker anitzak agintzen duen bakarra da eta suposatzen da “aurrerakoienetakoa” izan beharko lukeela, eta horrelako kanpaina bat egin behar bada, lehenik eta behin beraien herrian jarriko denaz informatzea eta debekatzea. Bestalde, bigarren adibide honek nahiz eta ez duen emakumeenganako indarkeriarekin lotura zuzena, kontraesangarria

Europako botoak atzetik aldarazten dituzten lobbyak testuaren gogoeta

Irudia
Pello  Zubiriak idatzitako testu honetan, lobbyen inguruan hitz egiten da. Hasieran hitzak berak zer esan nahi duen azaltzen du, hau da, enpresa edo erakunde baten mesedeetan legeak aldatzeko saiakerak egiten dituen, edo horretan jarduten den pertsona. Ondoren, hemen inguruko enpresen kasu batzuk kontatzen ditu. Jarraian esaten du, Europar Batasunean Amerikako Estatu Batuetan baino gutxiago daudela. 15.000 lobby daude hemen gutxi gora behera, han Washintongen daudenak adina. Amaitzeko, salaketa moduko bat egiten du ate birakarien inguruan. Berak esaten du, goi mailako agintari askok, beraien kargua uztean, ondoren beraiek dedikatzen zirenaren kontrako lan postu batean hasten direla. Esaterako, energia garbi eta berriztagarrietan aritzen zen ministro edo antzerako batek lan hori uztean energia nuklearreko enpresa batean hasten zela lanean. Hala ere, kritika handiena bertako enpresei egiten die... "Baina euskaldunoi zer erakutsiko digute lobbygintzaz eta ate bira

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta

Irudia
2.0 Harreman Publikoak: Harreman publikoen inguruko testu honetan, jende famatu edota erakunde famatuen internet bidezko “publizitateaz” hitz egiten du. Kasu gehienetan, eta horregatik, “publizitatea” kakotx artean jartzearen arrazoia, beraien estrategia baten ondorioz doako publizitatea lortu zuten. Produktu bat iragarri beharrean, jarraitzaileentzat publikoa den mezu bat jarri zuten beraiek promozionatu nahi zuten produktu edo ekitaldiari buruzko informazioa ematen zuen web gune batera bidaliz edota mezuan zuzenean jarriz. Honekin ondoriozta dezaket, fama eta jarraitzaile asko dituen pertsona bat bazara, ez duzula zertan publizitatean dirutza bat inbertitu zure lanak jendearengana iristeko. Esaterako, testu honetan bertan esaten duen David   Bowieren kasua. Hori bai, nahiz eta inbertsiorik ez egin, zure planak ondo bideratuta egon behar du eta behar baino lehenago horren inguruko informaziorik zabalduko ez dela ziurtatu behar duzu.

Hancock filmaren analisia

Irudia
    HANCOCK   Fitxa Teknikoa: Titulua: Hancock, urtea: 2008, aktoreak (nagusiak): Will Smith , Charlize Theron , Jason Bateman , zuzendaria: Peter Berg , gidoilaria: Vince Gilligan ,   Vincent Ngo. Gaia: Fantasia eta komedia Sinopsia: Hancock (Will Smith) super botereak dituen pertsonaia bat da. Bere botereak kausa onetarako erabiltzen dituen arren, milioi ugariko kostua duten txikizio ugari egiten ditu, horren ondorioz, jendartean ez du itxura ona ematen. Heroitasuneko interakzio batean irudi aholkulari bati bizitza salbatu eta honek trukean bere itxura aldatzen lagunduko diola esaten dio. Zein metodo erabiliko ditu heroi honek bere itxura aldatu dezan? Eta benetan lortuko al du jendeak bera apreziatzea? Protagonista: Hancock (Will Smith) 38 urte inguruko gizon afroamerikarra da. Bizitzaren inguruko axola handirik ez du. Esan dezaket, bere klase soziala baxua dela eta diru mailari dagokionez, askorik ez duela. Egoera familiarrari begira, ez du famil