Huntza taldearen "Lumak" diska

Durangoko Azokako stand bakoitzean zein musika talde egongo ziren begiratzen ari nintzela, talde batek egingo duen ekintza batek atentzioa deitu dit, Huntza taldeak. 

Talde gazteak bi kantuz osatutako bere bigarren diska aterako du, "Lumak" deiturikoa. Bertan lortutako dirua ASPANOGI elkartearentzat izango da.

Talde honek ekintza honekin irudi ona erakusten du. Izan ere, ASPANOGI elkarteak, minbizia duten umeei laguntzen dio. 

Berri hau albisteetan atera zen duela aste batzuk, baina, nik behintzat ez nuen Durangoko Azokan egingo zutenaren berri. Ekitaldi honetan eginda, bertara joango den jendeak hori jakiteaz gain, hedabideak ere han egongo direnez, bertan ere ateratzeko aukera izango dute eta oraindik eta jende gehiagorengana helduko da mezua.

Harreman Publikoetan ona izateko ezaugarrietako bat irudi ona izatea da, horrexegatik aukeratu dut berri hau blogeko sarrera honetarako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta