Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2017

Movember

Irudia
Movember Foundation Movember, urtero azaroan egiten den ekitaldi bat da. Gizonezkoek bibotea hazten uzten dute hilabete honetan zehar eta beraien osasun arazoen inguruko hitzaldi eta bestelakoen topaketak egiten dira hauen inbestigazioan inbertitzeko dirua irabazteko funtsarekin, gaixotasun hauek normalean prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta bestelakoak izaten dira.  Mugimendu hau, 2003an ospatu zen lehen aldiz Australian. Bertan, Melbourneko gazte koadrila batek, “30 originalak” bezala ezagutuak bibotea utzi zuten prostatako minbizia zuen lagun bati laguntzeko. Movember foundation 2004. urtetik aurrera hasi ziren dirua lortzen prostatako minbiziaren kontra borrokatzeko Australian. 2007tik aurrera beste hainbat herrialdeetan egiten hasi zen. 2010ean 447.808 parte hartzaile izan zituen eta 72 milioi dolar australiar lortu zituzten ondoren prostatako, barrabiletako minbizi eta gizonezkoen osasun mentalean inbertitzeko.  2013an 21

Harreman Publikoetan ondo aritzeko zenbait aholku

Irudia
Gaurko sarrera honetan, Harreman Publikoetako langile ona izateko zazpi aholku erakutsiko ditut. 1.- Zure irudi pertsonala nahiz identitate digitala zaindu Pertsona osasuntsua zarenaren itxura eman, kirola egin, ondo jantzi… Zure kanpo itxura izango da jendeak lehenbizi ikusiko duena. Bestalde, zure sare sozialetan erakusten duzuna zaindu. Parrandako argazkiak soilik badituzu, jendeak gaizki pentsa dezake zure benetako identitateari buruz. 2.- Entzuten jakin Zure bezeroarekin gelditzen zarenean, entzun eta hitz egiten utzi iezaiozu. Berak esaten duenarekin ados ez egon arren, pentsatuta duen guztia esan arte ez iezaiozu moztu. Bezeroarengandik ahalik eta gertutasun gehien edukitzea komenigarria da, kafe bat hartu ezazu berarekin, konfiantza hartu dezan. Momentu horretan zu zara zure enpresaren “aurpegia”, irudi ona eraman behar du bezeroak 3.- Unibertsaltasunez hitz egin, teknizismoak alde batera utzirik Publizitate munduan erabiltzen diren ingele

EUSKALTEL

Irudia
Gaurko blogeko sarrera honetan, aurreko astean niri pertsonalki pasatako gertakari baten inguruan idatziko dut, ezkerraldean agertzen den enpresaren inguruan, euskaltel. Lehenik eta behin, enpresa honen  azalpen bat emango dut. Euskaltel, edo hobeto esanda, Euskaltel SA, 1995ean sorturiko euskal telekomunikazio enpresa edo konpainia bat da. Bere jarduera lau alorretan banatzen da; telefonia finkoa, telefonia mugikorra, interneta eta kable bidezko telebista. Bere egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Derion. Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optiko sarerik luzeena du, 2015ean 350.000 kilometro inguru zituen instalaturik. Urte berean, banda zabaleko lehen konpainia izan zen esparru horretan, 216.846 bezeroekin, merkatuaren %41. Telebistari begira, merkatu kuotaren %47, telefonia mugikorrean %20 eta telefonia finkoan %38. Akziodun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Kutxabank da, %25arekin.  Askok egingo duzuen galdera izango da honako hau: Eta zer ze

Publizitatea eta Kirola

Irudia
Gaur egun, kirol talde denek dute publizitate bidezko finantzazio iturri bat. Esaterako, Unicef, Qatar foundation eta bestelako gizarte ekintzak futbol talde askotan ikusi daitezke. Baina jendeak ba al daki hauek benetan zertara dedikatzen diren? Bati baino gehiagori Unicef zer den galdetzean, Bartzelonako Futbol Taldea babesten duen elkartea dela erantzungo dizu. Besteren batek ordea, Afrikan umeei laguntzen dien elkarte bat dela. Baina, benetan zer da Unicef? Unicef, 1950ean Nazio Batuen Erakundeak sortutako elkarte bat da. Bere helburu nagusia, Bigarren Mundu Gerraren ondoren haur eta amei babesa eta laguntza ematea zen. Gaur egun, muturreko pobrezia dagoen herrialdeetan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Bere helburuak aldatu egin dira orain, eta bost gai hauek jorratzen dituzte gaur egun; Haurtzaroaren biziraupena eta garapena, Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna, Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea, HIESa eta haurrak, eta

Publizitatea eta produktuen prezioa

Sarri entzuten dugu, produktu bat bestea baino garestiagoa dela nahiz eta azken finean gauza berbera izan eta funtzio berbera bete. Jende askok ez daki honen zergatia. Arrazoi nagusiena produktu horren markak publizitatean eginiko inbertsioa da.  Esaterako, autoen munduan murgilduz; Renault taldeko eta VAG taldeko markako ezaugarri antzekoak dituzten autoen konparaketa eginaz (kalitatea alde batera utzita), ikusi daiteke bataren prezioa bestearen ia bikoitza dela. Ondoren, publizitatean eginiko inbertsioari begiratu eta hor ere ikusten da batak bestearen ia bikoitza inbertitzen duela publizitatean, Renault taldeak 31 milioi euro eta VAG taldeak 61 milioi euro.  Berdina gertatzen da mugikorrekin, esaterako, Apple markako mugikor bat Xiaomi mugikor batekin konparatzen baduzu, Appleren prezioa hirukoitza dela ikusi daiteke. Eta ondoren inbertsioak begiratzen badituzu, Apple, Espainia mailan gehien inbertitzen duen enpresa da 1800 milioi euroko inbertsioak eginez. Ordea, Xiaomi