EUSKALTEL

Gaurko blogeko sarrera honetan, aurreko astean niri pertsonalki pasatako gertakari baten inguruan idatziko dut, ezkerraldean agertzen den enpresaren inguruan, euskaltel.

Lehenik eta behin, enpresa honen  azalpen bat emango dut. Euskaltel, edo hobeto esanda, Euskaltel SA, 1995ean sorturiko euskal telekomunikazio enpresa edo konpainia bat da. Bere jarduera lau alorretan banatzen da; telefonia finkoa, telefonia mugikorra, interneta eta kable bidezko telebista. Bere egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Derion.

Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optiko sarerik luzeena du, 2015ean 350.000 kilometro inguru zituen instalaturik. Urte berean, banda zabaleko lehen konpainia izan zen esparru horretan, 216.846 bezeroekin, merkatuaren %41. Telebistari begira, merkatu kuotaren %47, telefonia mugikorrean %20 eta telefonia finkoan %38.

Akziodun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Kutxabank da, %25arekin. 

Askok egingo duzuen galdera izango da honako hau: Eta zer zerikusi du honek Harreman Publikoekin? Hona hemen nire erantzuna.

Aurreko astean konpainiaz aldatu nintzen eta arazo bat edo beste batengatik, datu mugikorrek ez zidaten behar bezala egiten. 1717ra deitu nuen (Bezeroen arretarako zenbakira) eta bertako langile batekin egon nintzen hitz egiten. Arazoaren berri ematean, esan zidan ez zela posible gertaturikoa eta hurrengo igandera arte ezin izango zela arazoa konpondu esan zidan. Nik berriro azaldu nion gertatutakoa eta nire ustez posible zen irtenbide bat eman nion. Hori egin ostean, bere arazoa ez zela esan zidan eta arazoaren irtenbidea igandean izango nuela jakinarazi zidan.

Honekin esan dezaket, bertako langile horrek ez zuela Harreman Publikoen inguruko formakuntza handirik, izan ere, horrelako erantzun edota emandako soluzioekin lorturiko gauza bakarra bezeroak galtzea izango da. Gainera, ez zen konpainia honetatik joango nintzen lehen aldia.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta