EUSKALTEL
Gaurko blogeko sarrera honetan, aurreko astean niri pertsonalki pasatako gertakari baten inguruan idatziko dut, ezkerraldean agertzen den enpresaren inguruan, euskaltel. Lehenik eta behin, enpresa honen azalpen bat emango dut. Euskaltel, edo hobeto esanda, Euskaltel SA, 1995ean sorturiko euskal telekomunikazio enpresa edo konpainia bat da. Bere jarduera lau alorretan banatzen da; telefonia finkoa, telefonia mugikorra, interneta eta kable bidezko telebista. Bere egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Derion. Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optiko sarerik luzeena du, 2015ean 350.000 kilometro inguru zituen instalaturik. Urte berean, banda zabaleko lehen konpainia izan zen esparru horretan, 216.846 bezeroekin, merkatuaren %41. Telebistari begira, merkatu kuotaren %47, telefonia mugikorrean %20 eta telefonia finkoan %38. Akziodun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Kutxabank da, %25arekin. Askok egingo duzuen galdera izango da honako h...