Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna A25



Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko EgunaA25

Jakingo  duzuen bezala, aurreko larunbatean, hilak 25, Emakumearen aurkako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatu zen. Nik gaur egindako sarrera honetan, ez dut zuzenean emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egingo, baina bai hainbat kasuez. 

Jakina da aurreko astean Zamorako (Gaztela Leon) kaleetan emakumeen indarkeriaren aurka eginiko kanpaina. Bertan esaldi guztiz matxistez baliatuz honen aurkako kanpaina egiteko saiakera egin dute. Nire ustez hau sekulako kontraesana izateaz gain, guztiz kaskarra iruditzen zait.



Zamorako udaletxea Espainiar estatu guztian ezker anitzak agintzen duen bakarra da eta suposatzen da “aurrerakoienetakoa” izan beharko lukeela, eta horrelako kanpaina bat egin behar bada, lehenik eta behin beraien herrian jarriko denaz informatzea eta debekatzea.

Bestalde, bigarren adibide honek nahiz eta ez duen emakumeenganako indarkeriarekin lotura zuzena, kontraesangarria iruditu zait. San Mames, Bilboko Atlethic-en estadioaren argiak morez ipintzea. Neskek kirolean dituzten trabak ikusita, bai soldata, komunikabide…  zertarako egiten du hori Atlethic-ek, gero ez badu beraien egoera hobetzen? Argiak jartzearena “postureo” hutsa iruditu zait.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta