Movember




Movember Foundation

Movember, urtero azaroan egiten den ekitaldi bat da. Gizonezkoek bibotea hazten uzten dute hilabete honetan zehar eta beraien osasun arazoen inguruko hitzaldi eta bestelakoen topaketak egiten dira hauen inbestigazioan inbertitzeko dirua irabazteko funtsarekin, gaixotasun hauek normalean prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta bestelakoak izaten dira. 
Mugimendu hau, 2003an ospatu zen lehen aldiz Australian. Bertan, Melbourneko gazte koadrila batek, “30 originalak” bezala ezagutuak bibotea utzi zuten prostatako minbizia zuen lagun bati laguntzeko. Movember foundation 2004. urtetik aurrera hasi ziren dirua lortzen prostatako minbiziaren kontra borrokatzeko Australian. 2007tik aurrera beste hainbat herrialdeetan egiten hasi zen.
2010ean 447.808 parte hartzaile izan zituen eta 72 milioi dolar australiar lortu zituzten ondoren prostatako, barrabiletako minbizi eta gizonezkoen osasun mentalean inbertitzeko. 
2013an 21 herrialdeek parte hartu zuten eta 969.188 parte hartzaile izan zituen, 136,6 milioi dolar australiar lortu zituzten.
Mugimendu honen berri, beraien web-gunean, eta sare sozialetan ikusi daiteke, esaterako, instagram, facebook eta bestelakoetan.
Nire ustez, kanpaina oso ondo egina dago,baina aipatu behar dut azaroan soilik egiten dituztela ekintzak eta urte guztian zehar ez dutela ezer gehiago egiten. Egia da, mugimendu hau hilabete horretan soilik egin behar dela, baino nire ustez, beste mugimenduen inguruko berriak ere eman beharko lituzketela, esaterako, bularreko minbiziarena, leuzemiarena…

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta