Harreman Publikoetan ondo aritzeko zenbait aholku



Gaurko sarrera honetan, Harreman Publikoetako langile ona izateko zazpi aholku erakutsiko ditut.

1.- Zure irudi pertsonala nahiz identitate digitala zaindu

Pertsona osasuntsua zarenaren itxura eman, kirola egin, ondo jantzi… Zure kanpo itxura izango da jendeak lehenbizi ikusiko duena.

Bestalde, zure sare sozialetan erakusten duzuna zaindu. Parrandako argazkiak soilik badituzu, jendeak gaizki pentsa dezake zure benetako identitateari buruz.

2.- Entzuten jakin

Zure bezeroarekin gelditzen zarenean, entzun eta hitz egiten utzi iezaiozu. Berak esaten duenarekin ados ez egon arren, pentsatuta duen guztia esan arte ez iezaiozu moztu.

Bezeroarengandik ahalik eta gertutasun gehien edukitzea komenigarria da, kafe bat hartu ezazu berarekin, konfiantza hartu dezan. Momentu horretan zu zara zure enpresaren “aurpegia”, irudi ona eraman behar du bezeroak

3.- Unibertsaltasunez hitz egin, teknizismoak alde batera utzirik

Publizitate munduan erabiltzen diren ingelesetik ekarritako hitzak saihestu, bezeroak ez du zertan copy, community manager, SEO, SEM… bezelako hitzak jakin behar. Beraien hizkuntzan hitz egin, argitasunez eta hitz errazak erabiliz.

4.- Publiko afinarekin kontaktatu

Enpresa bateko langile talde guztiekin kontaktatu behar da, esaterako, ordenagailuak konpontzen dituen enpresa edo denda batean, bulegoko ardurapean dagoenetik hasita, ordenagailuak konpondu eta ondoren bidaltzen dituena arte denekin harreman ona edukitzea komenigarria da.

5.- Timming edo denbora antolakuntza bat prestatu

Egutegi bat planteatzea egokia da momentu bakoitzean egin behar diren ekintzak antolatzeko. Esterako, gabonetako kanpainak, inauterietakoak…


6.- Momentu oro bezeroarekiko duzun komunikazioa mantendu

Kanpainaren inguruko aldakei buruz informatu eta proposaturiko proiektuak erakutsi. Harreman Publikoetako langile ona izateko, bezeroaz arduratu behar duzu, horrela ez bada, zurekiko duen interesa galdu eta beste enpresa batera joango delako.

7.- Akzio eta audientzien ebaluazioa egin

Kanpaina baten taldeko akzio eta bakarkako akzioen balorazioa egin behar da. Zebat salmenta egon diren, kontaktuak, bistaratzeak, gogokoak, iruzkinak… Eta aurreko puntuan aipatu bezala,bezeroari honen berri eman. Ondo eginiko nahiz gaizki eginiko gauzez ikasi eta ebaluazioa egin, hurrengo batean errepikatu edo zuzentzeko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta