Hancock filmaren analisia


 
 HANCOCK

 
Fitxa Teknikoa:
Titulua: Hancock, urtea: 2008, aktoreak (nagusiak): Will Smith,
Charlize Theron, Jason Bateman, zuzendaria: Peter Berg, gidoilaria: Vince Gilligan,  Vincent Ngo.

Gaia: Fantasia eta komedia
Sinopsia: Hancock (Will Smith) super botereak dituen pertsonaia bat da. Bere botereak kausa onetarako erabiltzen dituen arren, milioi ugariko kostua duten txikizio ugari egiten ditu, horren ondorioz, jendartean ez du itxura ona ematen. Heroitasuneko interakzio batean irudi aholkulari bati bizitza salbatu eta honek trukean bere itxura aldatzen lagunduko diola esaten dio. Zein metodo erabiliko ditu heroi honek bere itxura aldatu dezan? Eta benetan lortuko al du jendeak bera apreziatzea?


Protagonista: Hancock (Will Smith)
38 urte inguruko gizon afroamerikarra da. Bizitzaren inguruko axola handirik ez du. Esan dezaket, bere klase soziala baxua dela eta diru mailari dagokionez, askorik ez duela. Egoera familiarrari begira, ez du familiarik, edo behintzat berak ez daki filmaren ia amaierara arte. Ikasketarik ez duela esango nuke, horren ondorioz, diru irabazirik gabeko “lana” du. Ez du bizitza sozialik, seguruenik bere izaerarengatik. Alkoholarekin arazoak dituen pertsona da.






HHPPkorari dagokionak 
Lan-eremua: Agentzia batetako HHPP bozeramailea da.
Norentzat egiten du lan? Osasun korporazio batentzat.
Zeintzuk dira bere eginbeharrak? Enpresa horri beraien irudia hobetzeko egin beharrekoaren inguruan aholkuak ematen dizkie, kasu honetan, tuberkulosia eta bestelako gaixotasunak ekiditeko txertoak doan ematea herrialde azpigaratuetan. 
HHPP en zeintzuk eredu ikusten dira? Jendearen aurrean itxura ona ematea (fisikoa), beraiek egiten dutena baloratzea...
Zeintzuk lan mota ikusten dira? Ospitaleko langileak, izozki saltzailea, likore saltzailea, publizitate agentzia bateko kideak, poliziak, kartzelako langileak...


Bechdel testa 
Testaren oinarriak hauek dira:
  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira. Bai, oker ez banago bi soilik; Charlize Theron eta zauritutako polizia bat.
  • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute. Ez dute elkarren artean hitz egiten 
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen. Aurrekoa ez denez bete, hau ere ez.
  • Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela. Bietako batek soilik du izena.
 


 




 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta