Harreman Publikoak

2017/09/25

Harreman Publikoak

 Harreman Publikoen inguruko irakasgai honen inguruko edukiak publikatzen hasi baino lehenago, definizio batekin hasiko naiz. Beraz, zer dira Harreman Publikoak?

Gizartearen interes publikoa eta pribatua batzea helburu duen artea da, batez ere, gizarte zientzietan aplikatua. Hori sustatzeko, komunikazio korronteak erabili ohi dira antolakundeen publiko ezberdinak beraien inguruko konfiantza lortzeko. 

Aurrekoa laburbilduz, enpresa ezberdinen sail hauek, enpresa eta bezero edo bezero berrien harremanaz arduratzen da. 

Gaur egun, leku askotan ikus ditzakegu diskoteketako Flyer-ak banatzen dituzten arduradunak. Sarritan, beraien burua HHPP bezala izendatzen dute. Baina, benetan al dira sail honetako kide? Nire ustez, paper hauek banatzen dituzten pertsonak kontsidera daitezke soilik. Bezero berriak lortzen dituzte baina ez dute modalitate honen funtsa lantzen, ez direlako zuzenean bezeroarengana iristen. 

Besterik gabe, hau izan da Blog honetako lehen argitalpena, akaso, ikasturte honetako aspergarrienetako bat. Hurrengo astean beste gai baten inguruan arituko naiz. Besterik gabe, hurrego argitalpenean ikusiko dugu elkar!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta