Europako botoak atzetik aldarazten dituzten lobbyak testuaren gogoeta


traje bilaketarekin bat datozen irudiakPello  Zubiriak idatzitako testu honetan, lobbyen inguruan hitz egiten da. Hasieran hitzak berak zer esan nahi duen azaltzen du, hau da, enpresa edo erakunde baten mesedeetan legeak aldatzeko saiakerak egiten dituen, edo horretan jarduten den pertsona.

Ondoren, hemen inguruko enpresen kasu batzuk kontatzen ditu.

Jarraian esaten du, Europar Batasunean Amerikako Estatu Batuetan baino gutxiago daudela. 15.000 lobby daude hemen gutxi gora behera, han Washintongen daudenak adina.

Amaitzeko, salaketa moduko bat egiten du ate birakarien inguruan. Berak esaten du, goi mailako agintari askok, beraien kargua uztean, ondoren beraiek dedikatzen zirenaren kontrako lan postu batean hasten direla. Esaterako, energia garbi eta berriztagarrietan aritzen zen ministro edo antzerako batek lan hori uztean energia nuklearreko enpresa batean hasten zela lanean.

Hala ere, kritika handiena bertako enpresei egiten die... "Baina euskaldunoi zer erakutsiko digute lobbygintzaz eta ate birakariez... Hemen gizon bera hilabete gutxiko tartean aurki daiteke zementu fabrikako zuzendari, neumatiko erretzaile, ingurumen aholkulari, diputazioek ordainduta hondakinen planifikatzaile, eta Jaurlaritzan energiako sailburuorde."

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta