Invictus pelikularen azterketa




Invictus

Fitxa Teknikoa: Titulua: Invictus, urtea: 2009 , aktoreak: Morgan Freeman, Matt Damon, zuzendaria: Clint Eastwood, gidoilaria: Anthony Peckham



Gaia: Hego Afrikako estatuaren trantsizioan Nelson Mandelak izandako garrantzia



Sinopsia: Invictus kirola eta politikari buruzko Clint Eastwoodek 2009an zuzendutako filma. Rol nagusietan Morgan Freeman (Nelson Mandela) eta Matt Damon aktoreak lan egin zuten. Matt Damon Hegoafrikako errugbi selekzioaren kapitainaren rola jokatu zuen eta Morgan Freemanek Nelson Mandelarena, Hegoafrikako presidentearen rola jokatu zuen.

Istorioa John Carlin idazlearen liburu batean oinarrituta dago: Playing the Enemy: Nelson Mandela and the Game That Changed a Nation. Filma benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopa, apartheid garaiak amaitu berri-berriak zirenean.


Protagonista: Nelson Mandela (Morgan Freeman)

Generoa: Gizona, adina: 76 urte, itxura: Gizon beltzarana, morala: Pertsona bakezalea, klase soziala: Altua, diru maila: Altua, egoera familiarra: Bere familiarengandik banatua, ikasketa motak eta maila: Artea eta zuzenbidea, bizitza soziala: Pelikulan ez da ikusten bizitza soziala, soilik ibiltzena ateratzen denean oinez ibiltzera. karakterra: Bakezalea, autoestima laborala: Altua, pertsonala: Altua, adikzioak: Lana.



HHPPkorari dagokionak

Lan-eremua: Gobernuko burua

Norentzat egiten du lan? Hego Afrikako gobernuarentzat

Zeintzuk dira bere eginbeharrak? Herrialdeari garai berri eta hobea etorriko dela sinistarazi

HHPP en zeintzuk eredu ikusten dira? Nelson Mandelak bere herrialdeko kideek aurreko gobernuak egindako oker guztiak konpondu nahi ditu herrialdeari dagokion itxura hobetze arren.

Zeintzuk lan mota ikusten dira? Orokorrean, gehienak estatuarekin lotura dutenak dira: Gobernuko kideak, bertakoen segurtasuna bermatzen dutenak, poliziak... Horrez gain beste lanak kirola eta komunikazioaren munduarekin loturikoak dira.



Bechdel testa gainditzen duen edo ez aztertu

Bechdel testa 

        Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira: BAI

        Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute: EZ

        Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen. EZ

        Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela: BAI

Ez du testa gainditzen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Huntza taldearen "Lumak" diska

Harreman Publikoak

2.0 Harreman Publikoak: Testuaren gogoeta