Movember

Movember Foundation Movember, urtero azaroan egiten den ekitaldi bat da. Gizonezkoek bibotea hazten uzten dute hilabete honetan zehar eta beraien osasun arazoen inguruko hitzaldi eta bestelakoen topaketak egiten dira hauen inbestigazioan inbertitzeko dirua irabazteko funtsarekin, gaixotasun hauek normalean prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta bestelakoak izaten dira. Mugimendu hau, 2003an ospatu zen lehen aldiz Australian. Bertan, Melbourneko gazte koadrila batek, “30 originalak” bezala ezagutuak bibotea utzi zuten prostatako minbizia zuen lagun bati laguntzeko. Movember foundation 2004. urtetik aurrera hasi ziren dirua lortzen prostatako minbiziaren kontra borrokatzeko Australian. 2007tik aurrera beste hainbat herrialdeetan egiten hasi zen. 2010ean 447.808 parte hartzaile izan zituen eta 72 milioi dolar australiar lortu zituzten ondoren prostatako, barrabiletako minbizi eta gizonezkoen osasun mentalean inbertitzeko. 2...